Erasmus + IS&CA

IES Ibarrekolanda BHI-ko ikasle talde bat ikasturte hasieran Grezian egon zen elkartrukean  Erasmus+ programaren bitartez. Orain, 6 herrialdeetako ikasleak hartu dituzte Euskal Herrian: Grezia, Alemania, Frantzia, Italia, Letonia, eta Turkia. Horientzako euskal dantzen erakustaldi txiki bat egitea eskatu ziguten eta hara joan ginen. Ordu erdiko saiotxoaren ostean, dantza bat ikasteko aukera ere izan zuten. Euskal Herriko gastronomia, bazterrak eta jende bikaina ezagutzen dabiltza ikasle horiek, baina guk euskal folklorearen zatitxo bat ere ezagutu dezaten nahi genuen. Hala izan delakoan gaude!

Astelehenean egin genuen dantza saioko irudiak galeriara igo ditugu eta bideotxo hau ere sortu dugu. Ia gustoko dituzuen!