Dantza suelto ikasten

Gaur hasi dugu dantza suelto ikastaroa. Bi saioetako lehenengoa izan da gaurkoa. Fandango eta arin-arinarekin izan dugun erronka ez da makala izan baina oinak fin dauzkagu eta zertxobait ateratzea lortu dugu.

Datorren igandean berriro elkartuko gara gaur ikasitakoa birpasatzeko eta pauso berriei ekiteko.

Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta irakasle aritu zaigun Haizeari ere.