DISEINU TXAPELKETA
2019-03-07Bizkargi Dantza Elkarteak, arropa berrietan erabiltzeko, diseinu lehiaketa antolatu du! Larrabetzuar guztiei zuzenduta dago eta irabazleak 200€-ko saria irabaziko du.
Lanak bidaltzeko epea martxoaren 11tik apirilaren 29ra irekita egongo da (biak barne).
Ekin lanari, animatu zaitez eta har ezazu parte!
Txapelketaren xedea:
Bizkargi Dantza Elkarteak antolatzen du, irabazle suertatzen den irudia elkarteko arropa eta material berrietan erabiltzeko.
Oinarriak:
- Lanak originalak izan behar dira.
- Diseinu guztiak tinta bakarrean, bi edo hiru tintatan eginda izan beharko dute.
- Epez kanpo jasotako irudiak ez dira kontutan hartuko. (Martxoak 11-apirilak 29)
- Diseinuak PDF edo antzeko formatuetan bidali behar dira elkarteko posta elektronikora: info@bizkargidantzaelkartea.eus
- Partehartzaileak Larrabetzuarrak edo BDEko bazkideak izan behar dira.
- Epamahaia, dantza elkarteko Batzordekideez osatuta egongo da, eta bere gain hartzen du lehiaketa “irabazlerik gabe” gelditzeko aukera.
Oharra: Euskal dantzak… etab. aintzat hartuko duten irudiek izango dute epaimahaiaren arreta handiagoa lortzeko gaitasuna.