San Isidroak 2022
2022-08-04Aurtengoan Bizkargi Dantza elkarteak SAN ISIDRO eguna aukeratu zuen 2021-2022 kurtsoan zehar jorratutako dantzak guztioi erakusteko.
Lehenik eta behin, dantzari txikiek euren lana plazarik plaza erakutsi ziguten.
Ikasturte osoan zehar martitzenero lanean aritu diren 6 eta 12 urte bitarteko ia 50 dantzari batu ziren, entseguetako esfortzua eta gogo onak ematen dituen fruitu oparoak guraso, lagun eta herritar guztioi aurkezteko.
Pixkanaka-pixkanaka, eta dantzari nagusien konpainian ia herri osoa kalejira alai baten musikaz beteaz, plazaraino heldu ziren guztiak, eta bertan, eguerdiko eguzki biziaren argitan, Larrabetzuko nekazari eta baserritarrak omendu zituzten gogoz prestatutako dantzekin.
Hasteko, adin oroko dantzariak elkarturik EriƱo batez deituriko joku-dantza Nafarra eskaini ziguten
Ondoren, nagusi zein 5-6. mailako dantzari ausartak batuta, Dantzari Dantzaren parte diren agintariena eta banangoa aurkeztu zituzten, adin gehiagokoek euren trebetasuna ezpata joko txiki eta txotxongiloa ere dantzatuz erakutsi zutelarik.
Arabatik datozen Eltziegoko pare bat dantzarekin ere ausartu ziren aurtengo dantzariak, herria bertan hain ohikoak ez diren jantzi eta alboka doinuez alaituz.
Bien bitartea, plazako giroa are gehiago animatu nahian, Behe Nafarroako Dantzan parte hartzera gonbidatu zituzten Bizkargi Dantza Elkarteko dantzari ohiak eta baita oinak arin sentitu zituzten ikuslegoko guztiak. Eta azkenik, denok elkarrekin Hegi eta Ostalertza dantzatuz amaitu genuen saioa.
Hona hemen eguneko argazki galeria osoa. Bai ederto pasa genuela!