ZORIONAK BIZKARGI!

Ez dirudi 3 urte pasa direnik, baina hala da. Denbora guzti honetan izerdiak bota ditugu, eta ez bakarrik entseguetan! Bidean hainbat erronka aurkitu ditugu baina aurrera goaz. Taldea asko hasi da eta herria dantzan jartzeko helburuarekin aurrera jarraitzen dugu.

      

Pasa den ostiralean, 3 urtetxoak ospatzeko dantza-poteoa izan genuen. Euriak ere tarteka gurekin bat egin zuen arren, jai giroan ederto pasa genuen. Bizkargiko dantzari txikiak, gazteak, nagusiak … denok elkarrekin ibili ginen dantzan eta indarrak berritzeko pintxo-afari bapoa elkarbanatu genuen.

   

Ogia sobera ekarri genuen eta irtenbide bat bilatu nahiean, honakoa bururatu zitzaigun:

ZORIONAK BIZKARGI! Eta urte askotarako!