Dantza trukea Zuberoan
2018-04-19Duela egun batzuk, Bizkargiko 9 dantzari Zuberoara joan ginen. Irabarneko gazteluan ostatu hartu genuen eta Atharratzeko dantzariekin dantza ikastaro truke polita egin genuen astebukaeran. Larunbatean, “nesken egunean” hangoek dioten modura, goiz eta arratsaldez dantza trukeak egin genituen. Bizkargikook aintzina pika eta godaleta ikasi genituen, Atharraztarrek ordea, Arratiako jota eta porruak. Eguerdian atsedentsoa izan genuen elkarrekin […]