Posts categorized: Albisteak

Ihauterietan umeen entsegurik EZ

Otsailaren 13an, umeen taldeek ez dute entsegurik izango ihauteriengatik. Hurrengo astean ekingo diogu dantzari berriro. Ondo pasa!!

Bizkargi berriro “Inpernuko”n

Urtarrilaren 14an Arrasateko Amaia antzokian, berriro ere Xabi Solanoren Inpernuko ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen. Oraingoan ere Bizkargiko dantzariak bertan egon ginen zuzenean dantzatzeko. Ostera ere jendetsa batu zen eta nola ez, primerako giroa egon zen. Ondorengo bideoan ikus daiteke gure zatitxoa baina argazki gehiago ikusiteko klikatu hemen. Aurrerantzean ere berriro oholtza gainera igotekoak gara, […]

Bazkideak 2018

Urte berriarekin batera, 2018ko bazkidetza kanpaina ere martxan da. Dantzari izan ez arren Bizkargi lagun dezakezu urteko bazkidetza eginez.

URTE BERRI ON!!

INPERNUKO ~ Ikuskizun arrakastatsua

Atzo izan zen ikuskizuna eta emozioz betetako gaua izan zen. Andoaingo Bastero kulturgunea jendez lepo zegoen eta 21:30tan hasita, Xabi Solano eta bere trikiekin batera oholtza gainean sekulako musikariak aritu ziren: Kris Solano panderoan, Arkaitz Miner kitarran, Txus Aranburu teklatuan, Haritz Beristain perkusioan eta Zigor Lampre “DZ” DJ lanetan.       Baina ez zen musika […]

Xabi Solanoren INPERNUKO ikuskizuna

Xabi Solanok “Ereñotzu” bakarkako lana prestatu zuen, baina ez da bakarrik egongo diskako aurkezpen jaian. Diska honetako abestiak aurkezteko asmoz, “Infernuko” izena jarri dion ikuskizuna prestatu du.  Andoainen izango da, Bastero Kulturgunean zehazki, abenduaren 15ean. Gaueko 21:30tan hasiko da eta ordu eta erdiko iraupena izango du gutxi gora behera. Hau esan digu Xabik: “Eskusoinuaren magia […]

Txorierriko sorginak elkarlanean berriro

Joan den ostiralean, hilaren 17an, berriz elkartu ziren Txorierriko sorgin talde biak. Oraingoan, Lainomendiko neskatilak izan ziren Larrabetzura etorri zirenak Bizkargikoekin batera dantzatzeko. Kuadrila paregabea batu zen eta duela bi aste hasitako lanari ekin zioten. Giro ezin hobean ibili ziren guztiak eta azkenean, dantza ederto batean atera zitzaien. Eskerrik asko parte hartu duzuen neskatila guztiei […]

ZORIONAK BIZKARGI!

Ez dirudi 3 urte pasa direnik, baina hala da. Denbora guzti honetan izerdiak bota ditugu, eta ez bakarrik entseguetan! Bidean hainbat erronka aurkitu ditugu baina aurrera goaz. Taldea asko hasi da eta herria dantzan jartzeko helburuarekin aurrera jarraitzen dugu.        Pasa den ostiralean, 3 urtetxoak ospatzeko dantza-poteoa izan genuen. Euriak ere tarteka gurekin […]

Bizkargi eta Lainomendi elkarlanean

Taldeko neska batzuk, Derioko Lainomendi dantza taldearekin batera dabiltza elkarlanean. Erre Zenituzten dantzak sareetan izandako arrakastaren ondoren, berau ikasteko gogoa azaldu ziguten Derioko lagunek. Gaur hasi gara proiektu txiki honekin. Bizkargiko neskatila talde bat Derion haiekin batu da gaur eta dantza ikasten aritu dira. Hurrengoan, Lainomendiko gazteak etorriko dira Larrabetzura elkarlanari jarraipena emateko. Ekimen polita […]

Ohiko BAZKIDE BILERA

Joan den ostegunean, arratsaldeko 19:00tan hasita, 2017 ohiko bazkide bilera izan genuen Errebale 2ko eraikinean. Bertan, Aitor Sancho lehendakariak urte honetan egindako ekintzen memoria aurkeztu eta hurrengorako proposamena ezagutarazi zuen. Ondoren, Jone Jauregi diruzainak aurtengo balantzea azaldu eta hurrengo ekitaldirako aurrekontua aurkeztu zuen. Segidan, zuzendaritza batzordeko ardurak berriztu eta gero kudeaketa plana azaldu zen. Bertaratutakoen […]