Posts categorized: Albisteak

Dantzari egunera txangoa

Aurtengo Euskal herriko dantzari eguna, Barakaldon ospatuko da urriaren 7an. Bizkargik Larrabetzutik autobusa jarriko dugu. Uritik 12:00tan aterako gara eta itzulera gaueko 01:30tan izango da, erromeria bukatutakoan. Hau da eguneko egitaraua: Autobusaren prezioa 12€takoa da. Bazkide izanez gero 10€. Autobusa betetzeko adina jende egongo ez balitz, batzordeak txangoa bertan behera usteko aukera aztertuko luke. Ordez, […]

IKASTURTEAREN HASIERA

Adi guztiok! Aurrekoetan, eskolak irailaren 19an hasiko direla esan dugun arren, gimnasioan egiten ari diren lanak bukatu ez dituztenez, urriaren 3rarte atzeratuko dugu ikasturtearen hasiera. Barkatu eragozpenak eta ondo pasa azken opor egunak!

EMAN IZENA ikasturte berrirako!

Ikasturte berria laister hasiko da. Eman ezazu izena!

Andra Mari ’17ko saioa

Abuztuaren 13 eta 16 bitartean herriko jaiak ospatu ditugu. Egitarauaren barruan, Andra Mari egunean, Bizkargi Dantza Elkarteko dantzari nagusiok ikuskizuna eskeini genuen. Herriko txistulariekin kalejira egin genuen jendea bildu eta eguraldi eskasagatik ikusleak plazatik frontoira laguntzeko. Frontoia jendez beteta urteroko dantza saioa ikusteko prest eta Aritz Albaizarri omenaldia eginez hasi ginen. 15 urte badira herriko […]

Eskolako Jaia 2017

Urtero bezala, ekaina erdi aldean, ikasturtea agurtzeko asmoz, Larrabetzuko eskolako jaia ospatu da. Aurtengoan ere, ekainaren 17an, ohiturari jarraituz, dantza saioa izan da  jai honetan. Bizkargiko 54 neska-mutiko plazaratu ziren ederto pasatzera eta ikuskizun ederra eskaintzera. HASIBERRIAK TXIKIAK ERTAINAK Ikasturte osoan zehar ikasitako dantza aukeraketa politaz gozatzeko aukera izan genuen. Eguzkia lagun, eta agian bero […]

Zapia nola jantzi?

 

Larrabetzu 1937-2017

80 urte faxistak Larrabetzun sartu zirela. Bilbo eta inguruak babesteko asmoz sortutako burdin hesia zeharkatzea lortu zuten tropa frankistek. Orduko sasoian gertatutakoaz jabetzeko, maiatza eta ekaina ekintzaz beterik dauzkagu: hitzaldiak, musika entzunaldiak, bertsoaldia, lubaki biziaren antzezpena, ibilaldiak, … Ekainaren 11an adibidez, ekintza horien artean, Larrabetzuko udalak, 12:00etan plenoa deitu eta aho batez onartu zuen memoria historikoa […]

Folklore azoka Portugaleten

Gaur eguneko gizon-emakumeok aldaketa handiak ikusi ditugu gure gizartean. Bizimodua, astia, gustuak, harreman moduak, lana, politikako erregimenak … dena aldatu da, baita milurtekoa ere! Alabaina, globalizazioaren eta komunikabideen aroan bizi garen arren, gizakiak bere jatorriarekin bat egiteko beharra sentitzen du, aitzin-minak erakarrita halaxe. Eta, nola jatorriekin hobeto bat egin, tradizioko musikaren, dantzaren eta artearen bidez […]

Barkoxeko bestetan!

Pasa den igandean, Barkoxeko bestetara joan ginen dantza saioa eskaintzeko aitzakiarekin, hango giroaz gozatzera. Goizeko 9etan atera ginen Larrabetzutik eta uste baino luzeago izan zen bidai baten ondoren, Zuberoako herrixka txiki bezain polita den honetara heldu ginen. Han, zain geneuzkan bertako dantzariak eta baita Luhusokoak ere, zintzurrak ondo bustitzen. Eguerdiko dantza saioa eskaini ondoren, 3 taldeetako […]

Zapiak janzten ikasteko ikastaroa

Buruko zapia dotore janztea ez da erreza. Modu ezberdin asko daude eta bakoitzak bere trukotxoak dauzka. Tokian-tokiko aldaerak nabarmenak dira eta zapiak ere bere eragina dauka; 3 edo 4 puntako zapia, moñoan lotuta, soltean, adarrak gora edo albora… Horrela, dudak ohikoak dira. Zelan jantzi ikasi nahi baduzu, ekainaren 4an aukera paregabea daukazu. Eskolako gimnasioan izango […]