Posts categorized: Albisteak

Bizkargi dantza elkartearen webgune berria

Gaur zabalduko dugu Bizkargi Dantza Elkartearen webgune ofizial hau. Elkartea 2014. urtean Larrabetzun sortu genuen, dantzaren bitartez euskal kultura sustatzeko eta ondo pasatzeko asmoz. Larrabetzuko haur, gazte eta ez hain gazte jendearen parte-hartzearekin batera, hainbat ekimen burutu ditugu azken urteetan: dantza saioak, tailerrak, elkarteekin elkarlana etab. Webgune honek egindako lan horren erakusleiho izatea dauka helburutzat, […]

Bizkargiko sudaderak salgai

Bizkargi Dantza Elkarteko sudaderak salgai dauzkagu . Burgundy kolorekoak dira, aurreko aldean poltsikoarekin, txanodunak eta bular aldean grisean serigrafiatuta Bizkargiko logoa  daukate. Hemen daukazue ereduaren irudia. Salneurria: 25€ nagusienak eta 20€ umeenak. Sudaderak ikusteko eta neurriak probatzeko aukera badago entsegu orduetan (asteartean 16:45-18:15 eta 19:30-20:00 edota ostegunean 19:30-20:00) eskolako gimnasioan. Interesaturik bazaude eta ordu horietan […]

Asteburu pasa Zuberoako maskaradetara

Aurreko urteetan bezala Bizkargi Dantza Elkarteak maskarada ikustera joateko proposamena zabaltzen du herrian martxoaren 4 eta 5erako. Aurtengo 7. maskarada izango dena ikusteko aukera izango dugu larunbat horretan Maulen. Bertan Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile-ko dantzariak arituko dira. Egunean zehar ospatuko den maskaradaz gain, Zuberoako zenbait dantza eta musika taldek eskainitako emanaldi berezia […]

BDEren trajeak

Gogoratu, BDEren trajeak eskatzeko epea bukatzear dago! Traje hauek dantzariok erosten ditugu eta norberaren erabilerarako izaten dira plazara ateratzen garenerako. Mutilen trajeak 100€-tako salneurria dauka eta honakoez osatuta dago: txapela alkandora txalekoa garrikoa prakak galtzerdiak alpargatak Neskena berriz 150€-tan saltzen da eta honakoez osatuta dago: buruko zapia alkandora korpiñoa pololoak gona amantala mediak alpargatak Osagai batzuk erosiak badira […]

Bizkargi “Bizi Larrabetzu” aldizkarian

Larrabetzuko udalak argitaratzen duen Bizi Larrabetzu aldizkariko 7. alearen azalean  Bizkargi Dantza Elkartea agertzen da. Neguko edizio honen barruan, elkarteari buruzko erreportai bat ere irakur daiteke. Jone Jauregi batzordekidearekin solasaldia izan eta gero idatzitako artikulua irakurtzeko aukera daukazu hemen: Bizi Larrabetzu 7.

Vavada Kasyno Online PL

Vavada Kasyno Online PL Tak już jest z ludźmi, że czasem chcą spróbować szczęścia, poczuć adrenalinę, przeżyć coś emocjonującego i, oczywiście, stać się bogatszym. Ale gdzie można znaleźć szansę na wielką wygraną? Oczywiście, że w wirtualnym kasynie w Polsce, które z powodzeniem wyparło tradycyjne salony. Jednym z takich interesujących miejsc jest legalne kasyno online Vavada, […]