Posts categorized: Albisteak

Truke armairua

Ziur zuk ere badaukazula armairuren batean, edo trastelekuan ahaztuta, aspaldi erabili ez duzun dantzarako arropa. Sarritan galdetuko zenion zeure buruari ia noiz arte gordeko dituzun ez baitaukazu berriro erabiltzeko asmorik. Bizkargitik irtenbidea bilatu nahi izan diogu egoera honi eta armairu berezi hau martxan jarri dugu dantzarako arropa eta oinetakoak elkarbanatzeko. Arropa horiek gurera ekar ditzakezu eta […]

Bizkargi Bizkargin

Bizkargi mendia Larrabetzu, Muxika, Morga eta Zornotza artean kokatuta dago. Espainiako gerra zibilean gatazka odoltsuak gertatu ziren hemen, horregatik urtero, maiatzeko lehen igandean, inguruko herritarrak 565 metrotara dagoen gailurrera igotzen dira, gerran parte hartu zuten gudariei omenaldia egiteko. Aurten gainera egiten ari diren Gure esku dago-ren herri galdeketak direla eta Larrabetzukoek Etxanokoengandik hartu zuten aginte […]

ERRE ZENITUZTEN (Xabi Solano) – Bizkargi Dantza Elkartea

Batzuk aste santuko oporrak kanpoan pasa dituzuen artean, beste batzuk Larrabetzun geratu gara SORginKUNTZA lanetan. Eskerrik asko Gaizka Peñafiel eta Asier Olazarreri grabaketa eta muntaiarekin egindako lanagatik. Ia gustoko duzuen!    

Gure Esku Dago Larrabetzun

Martxoaren 19an, herri galdeketa burutu zen Larrabetzun, jai giroan eta ekintzaz beteriko eguna izan zen. Bizkargi ere bertan zen. Adin guztietako ia-ia 100 dantzari plazaratu ginen. ZORIONAK GUZTIOI saio eder hau aurrera ateratzen laguntzeagatik; dantzariei, musikariei, gurasoei, lagunei eta publikoan txalo zaparradak emandako guztiei. Primerako saioa atera zen eta benetan eskertzekoa da. Egun polit hau […]

Mauleko Maskarada 2017

Martxoaren 4ean larunbata, goizean goizetik 17 lagun Larrabetzutik abiatu ginen Zuberoara, Mauleko maskarada ikustera. Zuberoako maskarada, dantzak, bertsoak, kantak eta antzerkiz osatutako ikuskizun bat da, jatorri zahar eta ezezagunekoa. Peajez jositako ibilbidea egin ondoren, hamabi eta erdiak ziren lehenengo barrikadarekin topo egin genuenean, Mauleko plaza handi baten aurrean dagoen Herriko Etxean. Ondoren Mauleko kaleetatik zehar […]

MARTXOAK 8: Emakumearen eguna

Joan den asteazkenean, martxoak 8an, emakumeen nazioarteko  eguna ospatu zen. Hainbat lekutan ekitaldiak egin ziren eta Larrabetzu ez zen gutxiago izan. Arratsaldeko 6 t’erdietan frontoian ospatu zen jaian, Xabi Solano Maizaren Ereñotzu diska berriko “Erre zenituzten” abestia erabilita, Bizkargiko gazteek dantza polita eskeini zuten. Bideoa ikusteko aukera daukazu hemen:

Dantzari dantza ikastaroa Gasteizen

Euskal Dantzarien Biltzarrak informazio hau bidali digu: Mezu honen bitartez EDBtik antolatu dugun ikastaro baten berri eman nahi dizuegu. Arabako Dantzarien Biltzarraren egoitzan (Gasteizen) izango da Martxoaren 4ean, eta ‘Dantzari Dantza’-ren inguruko ikastaroa izango da. Ondorengo estekan informazio guztia daukazue: http://www.dantzagune.eus/eu/ikastaroa-ikastaroa-dantzari-dantza-2017-02-23/

Bizkargi dantza elkartearen webgune berria

Gaur zabalduko dugu Bizkargi Dantza Elkartearen webgune ofizial hau. Elkartea 2014. urtean Larrabetzun sortu genuen, dantzaren bitartez euskal kultura sustatzeko eta ondo pasatzeko asmoz. Larrabetzuko haur, gazte eta ez hain gazte jendearen parte-hartzearekin batera, hainbat ekimen burutu ditugu azken urteetan: dantza saioak, tailerrak, elkarteekin elkarlana etab. Webgune honek egindako lan horren erakusleiho izatea dauka helburutzat, […]

Bizkargiko sudaderak salgai

Bizkargi Dantza Elkarteko sudaderak salgai dauzkagu . Burgundy kolorekoak dira, aurreko aldean poltsikoarekin, txanodunak eta bular aldean grisean serigrafiatuta Bizkargiko logoa  daukate. Hemen daukazue ereduaren irudia. Salneurria: 25€ nagusienak eta 20€ umeenak. Sudaderak ikusteko eta neurriak probatzeko aukera badago entsegu orduetan (asteartean 16:45-18:15 eta 19:30-20:00 edota ostegunean 19:30-20:00) eskolako gimnasioan. Interesaturik bazaude eta ordu horietan […]

Asteburu pasa Zuberoako maskaradetara

Aurreko urteetan bezala Bizkargi Dantza Elkarteak maskarada ikustera joateko proposamena zabaltzen du herrian martxoaren 4 eta 5erako. Aurtengo 7. maskarada izango dena ikusteko aukera izango dugu larunbat horretan Maulen. Bertan Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile-ko dantzariak arituko dira. Egunean zehar ospatuko den maskaradaz gain, Zuberoako zenbait dantza eta musika taldek eskainitako emanaldi berezia […]