Durangoko azokaren 53.edizio honetan, asko izan gara Landakotik pasa garenok. Batzuk liburu bila, besteak diskak aurkitu nahiean, mahai jokuak, autografoak… bakoitzak berea! Asko izan dira ere bertan zuzenekoak eskaini dituzten artistak. Ostegun gauean Esne Beltzak “NI” diska berriaren aurkezpen kontzertua eman zuen Plateruena antzokian. Guretzako plazerra izan da momentu pozgarri horretan Xabi Solano eta beste […]
Duela 4 urte sortu zen Bizkargi Dantza Elkartea. Momentuz, bidea ez da oso luzea izan baina bai emankorra. Aurretik beste urte asko espero ditugun arren, pozik gaude orain arte egindakoarekin eta ospatu nahi izan dugu. Ostiralean hasi genuen jaia herriko tabernetatik triki-dantza-poteo batekin. Ondoren, dantzariek prestatutako pintxoak afaldu genituen lagun eta senitartekoekin batera. Lehendakariaren hitzak entzun, […]
Joan den asteburuan ospatu da Musika Bizian jaialdia. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak 5. aldiz antolatu du estaturik gabeko herrialdeen arteko musika jaialdi hau. Jende mordoa batu da bertan eta giro paregabea egon da. Larunbateko kontzertuen artean Esne Beltzak bere ItsuMutuGorTour18 birako azken kontzertua eskeini zuen. Beraiekin batera Bizkargiko dantzariak egon ginen eszenatokian Erre Zenituzten dantza […]
Atzo ospatu zen Txorierriko lehenengo topaketa feminista. Estreineko edizio hau Zamudion egin da eta antolakuntza lanetan Txorierriko hainbat elkarte feminista aritu dira: Garrasia (Sondika), Koxak (Derio), Zapata Gorriak (Zamudio), Moreak (Lezama), Zutunik! (Larrabetzu) eta Loiuko emakume feminista batzuk. Eguna jai giroan pasatu genuen, elkar ezagutzen eta gure herrietan feminismoaren alde egiten diren ekintzak ezagutuz. Bide […]
Joan den ostiralean, irailaren 21ean, Errenteriako Atlantikaldia festibalean, Esne Beltza taldeak kontzertu berezia eskeini zuen. Lagunekin batera igo zen eszenatokira eta 2 ordu baino gehiagoko emanaldi bikaina aurkeztu zuten. Bertan batu ginen 47Soul, Patxuko, La Basu, Flavio, afrikar lagunak, Arkaitz Miner, Kris Solano, Kukai eta baita gu ere! BIZKARGIKO SORGINAK! Horrela aurkeztu gintuzten eta publikoak […]
NorayBG Taldearen barruan dagoen Histocell euskal bio-farmazia enpresak, medikuntza birsortzailerako osasun produktuak egitera zuzenduta egongo den produkzio gunea inauguratu zuen Larrabetzun joan den ostiralean, irailaren 14ean. Bertan Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, Imanol Pradales Ekonomiaren Garapenerako foru diputatua, Estibaliz Hernaez […]
Ikasturte berrirako izena emateko epea zabalik dago iraileran 21a arte. Horretarako Anguleritik pasa eta Maiteri esan apuntatzeko. Ordutegiak honakoak izango dira: Eskolak urriaren 2an hasiko ditugu Larrabetzuko eskolako gimnasioan. Zalantzarik badaukazu idatzi gure posta elektronikora eta ahal bait arinen erantzungo dizugu.
Andra Marietako saioa eta gero oporrak hartu ditugu ikasturte berriari ekin orduko. Atseden egun hauetan ez ditugu dantzak ahaztu baina! Bizkargiko kide batzuk autobusean igo eta Bilboko aste nagusira jeitsi gara eguna jai giroan pasatzeko. Goizean Aiko taldeak urtero alde zaharretik antolatzen duen dantza poteoan partu hartu dugu. Izerdi batzuk eta hainbat barre bota ostean, […]
Badira urte batzuk uriko jaietako egun nagusiko egurdian dantzak daudela ikusgai Larrabetzun. Azken urteetan Bizkargiko dantzariak izan gara ikuskizun hori plazaratzeaz arduratu garenak. Aurtengoa ordea, berezia izan da. Gurekin batera Kataluniatik etorritako Cop del Garrot bastoners taldea izan baita. Plaza jendez lepo egon da eta Bizkaia, Gipuzkoa zein Zuberoako dantzez gain Kataluniakoak ere ikusi ahal izan […]