Milioi bat ikustaldi… Milioi bat ESKERRIK ASKO!
2018-07-31Urte eta piko pasatu da bideoa argitaratu zenetik, eta askok ikusi dugu, baina hasieran, nekez imajinatzen genuen milioi bat ikustaldi izatera helduko ginela. Eskerrik asko guztioi!
Urte eta piko pasatu da bideoa argitaratu zenetik, eta askok ikusi dugu, baina hasieran, nekez imajinatzen genuen milioi bat ikustaldi izatera helduko ginela. Eskerrik asko guztioi!
Herrian ohitura den bezala, HoriBaik antzerkia antolatu du aurtengo egun luzeenari agur esateko. Aurtengoan ere, eskoletan egindako suaren inguruan jai ederra antolatu dugu HoriBaikoekin batera. Antzerki osterako kantu eta dantzan aritzeko KITTU taldea gonbidatu du Bizkargik. Egarririk ez izateko txozna ere egon da eta sua itzali ondoren, eskolatik herriko kaleetara eraman dugu jaia. Hemen argazki […]
Gaurkoan Bizkargiko dantzari batzuk Lezamara joan gara aurreko egunean hasitako lanari jarraipena emateko. Bertan Kurutzeko dantzariak zai geneuzkan eta larunbateko jairako prestaketan lagundu diegu. Belartzan bertan aritu gara erre zenituzten dantzarekin laguntzen. Gaurkoan eguzkia izan dugu lagun, larunbatean ilargia eta sua nagusituko dira. Lan-talde polita gaurkoan Lezaman elkartutakoa. Ekin dantzari!
Bizkargiko 50 dantzari txikitik gora, dantzan aritu dira gaurkoan eskolako jaian. Primeran pasatu dugu eta saio benetan ikusgarria eskaini digute. Harrobi ezin hobea Larrabetzuko dantzariena! ZORIONAK NESKA-MUTILAK! Eskerrik asko gaurko saio aurrera ateratzen lagundu diguzuen guztioi: Mari Aiartza, Ane Barcena, June Furundarena, Uxue Isusi, Oihane Fernandez, Haizea Galarza, Jone Jauregi, Aitor Sancho eta Mireya Artabe […]
Duela hile batzuk egin genuen bezala, Txorierriko dantza taldeak berriro elkarlanean gabiltza. Oraingoan Kurutze dantza taldeko gazteak etorri dira gurera Erre zenituzten dantza ikastera. Gogotsu ibili gara eta ederto pasatu dugu. Gaurkoan hasitako lanari jarraipena emateko, datorren astean berriro elkartuko gara Lezaman. San Juan bezperako suaren inguruan egingo duten jaian plazaratuko dute gaur ikasten hasi […]
Ekainak 2an goizeko 10:00etatik 13:00tara, Ondalan Erraldoien Konpartsako lagunak etorriko zaizkigu erraldoiak nola dantzatu behar diren irakastera. LH6tik aurrerako edonork parte har dezake. Horretarako, idatzi maiatzaren 28a baino lehen gure posta elektronikora edo pasa zaitez asteartean eskolako gimnasiotik 16:00-21:00 artean. Ikastaroa doakoa izango da eta beharrezko material guztia guk utziko dizugu. Animatu zaitez!
Gai honen inguruan azken egunetan herriko kaleetatik ikusitako kartelak direla eta, Bizkargi Dantza Elkarteko batzordeak zera adierazi nahi du: Karteletan ondo azaltzen denez, BDE-k epez kanpo aurkeztu zuen beharrezko dokumentazio guztia. Arrazoia zera da, gure postan jasotako deialdian zegoen estekak udaleko webguneko KIROL elkarteei zuzendutako deialdira bideratzen gintuen. Hau ikusita, gurea KULTUR elkartea izanik eta […]
Burdinezko harresian borrakan ibilitako gudarien omenez urtero ospatzen da Bizkargi eguna. Iazkolez, tontorrean izan gara gudariak gogoratzeko asmoz eginiko ekitaldian. Zanpantzarrak, abeslaria, albokaria, trikitilariak, txistulariak, txalapartariak … eta nola ez, Bizkargi Dantza Elkarteko ordezkariak ere! Jendetsa batu gara aurten ere tontorrean, giro atsegin eta eguzkitsua lagun izan dugularik. Ohiturari jarraituz, meza, ekitaldia eta erromeria izan […]
IES Ibarrekolanda BHI-ko ikasle talde bat ikasturte hasieran Grezian egon zen elkartrukean Erasmus+ programaren bitartez. Orain, 6 herrialdeetako ikasleak hartu dituzte Euskal Herrian: Grezia, Alemania, Frantzia, Italia, Letonia, eta Turkia. Horientzako euskal dantzen erakustaldi txiki bat egitea eskatu ziguten eta hara joan ginen. Ordu erdiko saiotxoaren ostean, dantza bat ikasteko aukera ere izan zuten. Euskal […]
Gaur hasi dugu dantza suelto ikastaroa. Bi saioetako lehenengoa izan da gaurkoa. Fandango eta arin-arinarekin izan dugun erronka ez da makala izan baina oinak fin dauzkagu eta zertxobait ateratzea lortu dugu. Datorren igandean berriro elkartuko gara gaur ikasitakoa birpasatzeko eta pauso berriei ekiteko. Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta irakasle aritu zaigun Haizeari ere.