Posts categorized: Albisteak

BDE Atlantikaldian

Joan den ostiralean, irailaren 21ean, Errenteriako Atlantikaldia festibalean, Esne Beltza taldeak kontzertu berezia eskeini zuen. Lagunekin batera igo zen eszenatokira eta 2 ordu baino gehiagoko emanaldi bikaina aurkeztu zuten. Bertan batu ginen 47Soul, Patxuko, La Basu, Flavio, afrikar lagunak, Arkaitz Miner, Kris Solano, Kukai eta baita gu ere! BIZKARGIKO SORGINAK! Horrela aurkeztu gintuzten eta publikoak […]

BDE Histocell-en inagurazioan

NorayBG Taldearen barruan dagoen Histocell euskal bio-farmazia enpresak, medikuntza birsortzailerako osasun produktuak egitera zuzenduta egongo den produkzio gunea inauguratu zuen Larrabetzun joan den ostiralean, irailaren 14ean. Bertan Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, Imanol Pradales Ekonomiaren Garapenerako foru diputatua, Estibaliz Hernaez […]

Erdu dantzara!

Ikasturte berrirako izena emateko epea zabalik dago iraileran 21a arte. Horretarako Anguleritik pasa eta Maiteri esan apuntatzeko. Ordutegiak honakoak izango dira: Eskolak urriaren 2an hasiko ditugu Larrabetzuko eskolako gimnasioan. Zalantzarik badaukazu idatzi gure posta elektronikora eta ahal bait arinen erantzungo dizugu.

Aste Nagusira Bizkargigaz

Andra Marietako saioa eta gero oporrak hartu ditugu ikasturte berriari ekin orduko. Atseden egun hauetan ez ditugu dantzak ahaztu baina! Bizkargiko kide batzuk autobusean igo eta Bilboko aste nagusira jeitsi gara eguna jai giroan pasatzeko. Goizean Aiko taldeak urtero alde zaharretik antolatzen duen dantza poteoan partu hartu dugu. Izerdi batzuk eta hainbat barre bota ostean, […]

Dantzak Andra Mari jaietan

Badira urte batzuk uriko jaietako egun nagusiko egurdian dantzak daudela ikusgai Larrabetzun. Azken urteetan Bizkargiko dantzariak izan gara ikuskizun hori plazaratzeaz arduratu garenak. Aurtengoa ordea, berezia izan da. Gurekin batera Kataluniatik etorritako Cop del Garrot bastoners taldea izan baita. Plaza jendez lepo egon da eta Bizkaia, Gipuzkoa zein Zuberoako dantzez gain Kataluniakoak ere ikusi ahal izan […]

Milioi bat ikustaldi… Milioi bat ESKERRIK ASKO!

Urte eta piko pasatu da bideoa argitaratu zenetik, eta askok ikusi dugu, baina hasieran, nekez imajinatzen genuen milioi bat ikustaldi izatera helduko ginela. Eskerrik asko guztioi!

San Juan gaua Larrabetzun

Herrian ohitura den bezala, HoriBaik antzerkia antolatu du aurtengo egun luzeenari agur esateko. Aurtengoan ere, eskoletan egindako suaren inguruan jai ederra antolatu dugu HoriBaikoekin batera. Antzerki osterako kantu eta dantzan aritzeko KITTU taldea gonbidatu du Bizkargik. Egarririk ez izateko txozna ere egon da eta sua itzali ondoren, eskolatik herriko kaleetara eraman dugu jaia. Hemen argazki […]

Elkarlanean Lezaman

Gaurkoan Bizkargiko dantzari batzuk Lezamara joan gara aurreko egunean hasitako lanari jarraipena emateko. Bertan Kurutzeko dantzariak zai geneuzkan eta larunbateko jairako prestaketan lagundu diegu. Belartzan bertan aritu gara erre zenituzten dantzarekin laguntzen. Gaurkoan eguzkia izan dugu lagun, larunbatean ilargia eta sua nagusituko dira. Lan-talde polita gaurkoan Lezaman elkartutakoa. Ekin dantzari!

Eskolako jaia

Bizkargiko 50 dantzari txikitik gora, dantzan aritu dira gaurkoan eskolako jaian. Primeran pasatu dugu eta saio benetan ikusgarria eskaini digute. Harrobi ezin hobea Larrabetzuko dantzariena! ZORIONAK NESKA-MUTILAK! Eskerrik asko gaurko saio aurrera ateratzen lagundu diguzuen guztioi: Mari Aiartza, Ane Barcena, June Furundarena, Uxue Isusi, Oihane Fernandez, Haizea Galarza, Jone Jauregi, Aitor Sancho eta Mireya Artabe […]

Bizkargi eta Kurutze elkarlanean

Duela hile batzuk egin genuen bezala, Txorierriko dantza taldeak berriro elkarlanean gabiltza. Oraingoan Kurutze dantza taldeko gazteak etorri dira gurera Erre zenituzten dantza ikastera. Gogotsu ibili gara eta ederto pasatu dugu. Gaurkoan hasitako lanari jarraipena emateko, datorren astean berriro elkartuko gara Lezaman. San Juan bezperako suaren inguruan egingo duten jaian plazaratuko dute gaur ikasten hasi […]