Posts categorized: Albisteak

Eskolako jaia 2019

Joan den larunbatean, ekainaren 15ean, eskolako jaia ospatu genuen Larrabetzun. Bizkargi dantza elkarteko 60 dantzari txiki inguruk dantza saio ederra eskeini zuten. Julen txistularia gurekin izan genuen eta primeran pasatu genuen. Dantza saioko argazki batzuk galeriara igo ditugu ikusi nahi izanez gero. Zorionak gure txikitxuei eta haiekin irakasle lanetan ibilitako kuadrila ezin hobeari! Orain oporrak […]

Dantza loraldia Morgan

Joan den larunbatean (maiatzaren 25ean) Morgan pasatu genuen eguna dantzan eta jai giroan. Morga kantari dantzari taldeak antolatuta, haiekin batu ginen Morgako dantza taldea, Bilboko Arraizpe dantza taldea, Fruizeko dantza taldea eta baita gu ere, Larrabetzuko Bizkargi dantza elkartea. 130 dantzari, dozena bat musikari, Gaztediko gaiteru taldea eta erraldoiak 11etan elkartu ginen herriko frontoian. Kalejiran eman […]

Diseinu txapelketaren ebazpena

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Honakoa da sariduna suertatu den diseinua. Lan ezberdinak aztertuta, eztabaida luze eta zail baten ostean, azkenean ere KATTALIN BARCENAren proposamena izan da irabazlea. 200€ko saria berea da dagoeneko. ZORIONAK! Laister prest izango den Bizkargiko merchandaising berrirako erabiliko dugu diseinua. Gustokoa izango duzuelakoan gaude. Adi gure webgunean jakinaraziko baitugu noiz egongo […]

Bizkargi eguna 2019

Bizkargi eguna maiatzaren 3an  bada ere, igandez ospatzen da jaia. Tontorrera igo eta jai giroan guda garaian jauzitakoak gogoratu genituen. Omenaldian hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan genuen eta gure dantzariek agurra dantzatu zuten. Eguraldia lagun, hainbat izan ziren herritik zein inguruetatik Bizkargi eguna ospatzera urreratu zirenak. Hemen eguneko argazki batzuk.

Badator KORRIKA!

Larrabetzun ere KORRIKAren alde! Bihar pasatuko da korrika gure herritik baina jaia gaurko egunez ospatu dugu. Korrika batzordeak deituta, herriko zenbait elkarte eta euskalzalek lagunduta, euriari muzin egin eta kalera atera gara. Itallen bertso eskolakoek sarrera eman diote jaiari eta jarraian Bizkagiko dantzariok koreografia bat dantzatu dugu.  Korrika ezberdinetako abestien collage bat izan da eta […]

Zuberoan berriro

Bizkargi Dantza Elkarteko dantzariok Zuberoan egon ginen duela aste pare bat, Atharratzen hain zuzen ere. 9 dantzari gerturatu ginen bertara eta han pasa genituen bai larunbat bai igandea. Larunbatean, goizean goiz (06:00) abiatu ginen harantz, eta bederatziak aldera heldu ginen Atharratzera oraindik ere erdi lo. Piellenia hotelean maletak utzi eta Joimo etorri zitzaigun ongi etorria […]

DISEINU TXAPELKETA

Bizkargi Dantza Elkarteak, arropa berrietan erabiltzeko, diseinu lehiaketa antolatu du! Larrabetzuar guztiei zuzenduta dago eta irabazleak 200€-ko saria irabaziko du.  Lanak bidaltzeko epea martxoaren 11tik apirilaren 29ra irekita egongo da (biak barne).  Ekin lanari, animatu zaitez eta har ezazu parte! Txapelketaren xedea: Bizkargi Dantza Elkarteak antolatzen du, irabazle suertatzen den irudia elkarteko arropa eta material […]

Bazkidetza berrizteko garaia da.

Urte berria heldu zaigu eta aurtengoa iazkoa bezain ona edo hobea izan dadin opa dizugu. Bizkargi Dantza Elkartean ere urte berriari ekin nahi diogu eta horretarako elkarteko bazkideen laguntza ezin bestekoa dugu. Bazkidetza berrizteko edo lehenengo aldiz gurekin bat egin nahi baduzu, oraintxe da garaia. Orain arte bazkide izan bazara, zure posta elektronikoan jaso duzu […]

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

BDE Plateruena antzokian

Durangoko azokaren 53.edizio honetan, asko izan gara Landakotik pasa garenok. Batzuk liburu bila, besteak diskak aurkitu nahiean,  mahai jokuak, autografoak… bakoitzak berea! Asko izan dira ere bertan zuzenekoak eskaini dituzten artistak. Ostegun gauean Esne Beltzak “NI” diska berriaren aurkezpen kontzertua eman zuen Plateruena antzokian. Guretzako plazerra izan da momentu pozgarri horretan Xabi Solano eta beste […]