Posts categorized: Albisteak

Erraldoiak dantzatzeko ikastaroa

Ekainak 2an goizeko 10:00etatik 13:00tara, Ondalan Erraldoien Konpartsako lagunak etorriko zaizkigu erraldoiak nola dantzatu behar diren irakastera. LH6tik aurrerako edonork parte har dezake. Horretarako, idatzi maiatzaren 28a baino lehen gure posta elektronikora edo pasa zaitez asteartean eskolako gimnasiotik 16:00-21:00 artean. Ikastaroa doakoa izango da eta beharrezko material guztia guk utziko dizugu. Animatu zaitez!

Dirulanguntzak

Gai honen inguruan azken egunetan herriko kaleetatik ikusitako kartelak direla eta, Bizkargi Dantza Elkarteko batzordeak zera adierazi nahi du: Karteletan ondo azaltzen denez, BDE-k epez kanpo aurkeztu zuen beharrezko dokumentazio guztia. Arrazoia zera da, gure postan jasotako deialdian zegoen estekak udaleko webguneko KIROL elkarteei zuzendutako deialdira bideratzen gintuen. Hau ikusita, gurea KULTUR elkartea izanik eta […]

Bizkargi eguna 2018

Burdinezko harresian borrakan ibilitako gudarien omenez urtero ospatzen da Bizkargi eguna. Iazkolez, tontorrean izan gara gudariak gogoratzeko asmoz eginiko ekitaldian. Zanpantzarrak, abeslaria, albokaria, trikitilariak, txistulariak, txalapartariak … eta nola ez, Bizkargi Dantza Elkarteko ordezkariak ere! Jendetsa batu gara aurten ere tontorrean, giro atsegin eta eguzkitsua lagun izan dugularik. Ohiturari jarraituz, meza, ekitaldia eta erromeria izan […]

Erasmus + IS&CA

IES Ibarrekolanda BHI-ko ikasle talde bat ikasturte hasieran Grezian egon zen elkartrukean  Erasmus+ programaren bitartez. Orain, 6 herrialdeetako ikasleak hartu dituzte Euskal Herrian: Grezia, Alemania, Frantzia, Italia, Letonia, eta Turkia. Horientzako euskal dantzen erakustaldi txiki bat egitea eskatu ziguten eta hara joan ginen. Ordu erdiko saiotxoaren ostean, dantza bat ikasteko aukera ere izan zuten. Euskal […]

Dantza suelto ikasten

Gaur hasi dugu dantza suelto ikastaroa. Bi saioetako lehenengoa izan da gaurkoa. Fandango eta arin-arinarekin izan dugun erronka ez da makala izan baina oinak fin dauzkagu eta zertxobait ateratzea lortu dugu. Datorren igandean berriro elkartuko gara gaur ikasitakoa birpasatzeko eta pauso berriei ekiteko. Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta irakasle aritu zaigun Haizeari ere.  

Dantza trukea Zuberoan

Duela egun batzuk, Bizkargiko 9 dantzari Zuberoara joan ginen. Irabarneko gazteluan ostatu hartu genuen eta Atharratzeko dantzariekin dantza ikastaro truke polita egin genuen astebukaeran. Larunbatean, “nesken egunean” hangoek dioten modura, goiz eta arratsaldez dantza trukeak egin genituen. Bizkargikook aintzina pika eta godaleta ikasi genituen, Atharraztarrek ordea, Arratiako jota eta porruak. Eguerdian atsedentsoa izan genuen elkarrekin […]

Urte beteren ondoren

Gaur urte bete, Erre zenituzten bideoaren grabaketa egin genuela Gaizka Peñafiel lagunarekin. Emakumearen eguna ospatzeko, herrian egin zen jairako sortu genuen dantza eta jende artean izaniko harrera ona ikusita, pauso bat harago joatea erabaki genuen. Inolaz ere ez genuen espero horrelako hedapena izango zuenik, baina hemen gaude, urte bat geroago Xabi Solanorekin berriro ere eszenatoki gainean. […]

Inpernuko Basque Fest-en

Berriro ere izan gara Inpernuko ikuskizunean parte hartzen. Oraingoan Bilboko plaza berrian izan da eta jendetsa bildu da bertan. Hotza gauean baina beroa giroan eta festa arkupe guztiak betetzen. Gaizka Peñafielek ohikolez argazkiz bildu du bertan jasotakoa. Hemen daukazu argazki bilduma osoa ikusteko aukera. Ez da azkena izango, beraz, adi egon gure agendara, hurrengoa ezin […]

ASTEBURU PASA MAULERA

Apirilaren 13tik 15era, txangoa antolatu dugu. Autobusez izango da bidaia eta Chateau Libarrenx-en lo egingo dugu. Bertan leku ederra dago ikastaroak egiteko, ibilalditxo lasaiak egiteko edo Maulera ateratzeko. Behin-behineko egitaraua honakoa da: Ostirala: 17:00tan: Larrabetzutik irten Irabarneko gaztelura “Potluck” afaria (bakoitzak zerbait ekarri guztion artean elkarbanatzeko) Larunbata: Goizean: Dantza ikastaro trukea (Zuberoako dantzak Atharratzeko dantzarien […]

Dantza suelto ikastaroa

Noiz: Apirilaren 22 eta 29an goizean. Izena emaniko parte-hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko da ordutegia. Goizero 2 edo 3 ordu izango dira. Non: Larrabetzuko eskolako gimnasioan. Prezioa: 5 €. Bazkideei, ikastaroa bukatutakoan, dirua itzuliko zaizue egun bietan parte hartu baduzue. Izena emateko: Izen-abizena eta telefono zenbakia bidali info@bizkargidantzaelkartea.eus  postara martxoak 23a baino lehen, ikastaroan parte hartu nahi […]