Posts categorized: Albisteak

Gabon zoriontsuak!

Atzoko dantza saioa eta gero, atseden egun batzuk hartuko ditugu. Urte berriarekin batera, argazki galeria eta beste zenbait sorpresa argitaratuko ditugu. Adi egon eta ederto pasa egun hauek!

Kamiseta berriak!

Heldu dira! Hemen dauzkagu 5.urteurrena ospatzeko prestatu ditugun kamiseta berriak. Aurre aldeko diseinua Kattalin Barcenak irabazitako txapelketakoa da. Atzeko aldean, elkarteko logoa daramate. Neska, mutil eta umeen kamisetak dauzkagu eskuragarri. Abenduaren 27ko dantza saioan erosi ahalko dira 10 euroren truke. Data hori igarota, posta elektronikora idatz diezagukezu zure izena eta telefono zenbakia utzita. Gu jarriko […]

DANTZA filma ikusten

Gaurkoan, 5.urteurreneko ekintzen barruan, kuadrilatxo majoa batu gara Hori Bai gaztetxean. Telmo Esnalen “Dantza” pelikula ikusteko pantaila handia montatu dugu eta bertan egon gara potetxo batekin eta palomita mordoarekin. Ausnarketarako ere beta izan dugu bukatutakoan.

Euskaraldia berriro

Pasatu da urte bete euskaraldia egin genuenetik. Eta beste horrenbeste falta da hurrengo edizioa heldu arte. Baina bitartean Larrabetzun, abenduaren 1ean, aurkezpena egin da. Edizio berri honetan, norbanakoen parte hartzeaz gain entitate eta elkarteena ere lortzea izango da erronka. Horregatik, Larrabetzuko Darabilgu euskara elkarteak antolatuta, herriko elkarte guztiok bat egin dugu eta aurkezpen jaian alkarrekin […]

Bizkargi BIZI DANTZAn

Joan den azaroaren 22an, Txinpasmendi guraso elkarteak antolatuta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots Larrabetzuko frontoian izan ziren beraien ikuskizun berria BIZI DANTZA eskeintzeko. Frontoia jendez lepo zegoen, sarrera guztiak aspalditik agortuta eta ordua heldu zenean… Pailazoekin batera, hainbat animalia agertu ziren eszenatokian. Baina gonbidatu bereziak ere izan ziren bertan, BIZKARGIKO DANTZARI TXIKIAK! Zein ondo pasatu genuen! […]

5 urte bete ditugu!

Ostiralean, azaroaren 8an, Bizkargiren 5. urteurrena ospatu genuen. Eguraldiak ez gintuen lagundu eta aldaketa batzuk egin behar izan genituen egitarauan baina halere primeran pasatu genuen. Gibelurdinekin hasi genuen ospakizuna, kalejira ordez taberna barruan egin bagenu ere. Poteoan eta dantzan pasatu genuen lehenengo tartetxoa eta ondoren frontoira abiatu ginen. Bertan Tio Teronen Semeak taldekoek Freshcool dantza […]

Lekunberrira irteera

Bizkargi dantza elkarteak irteeratxo bat antolatu zuen joan den den urriaren 11, 12 eta 13an Nafarroara; Lekunberrira hain zuzen ere. Irteera honek, dantzari, musikari zein lagun artean giro polita sortu eta elkarren arteko hartu-emana uztartzea zituen  helburu.  Urriak 11; barikua, arratsaldeko 19:30etan irten ginen Larrabetzutik. 40 bat lagun ginen eta beraz, autobus txiki bat alokatu […]

IKASTURTE BERRIA

2019-2020 ikaturtea antolatzen hasi gara dagoeneko. Dantzari txikien eskolak astearteetan izango dira orain arte bezala eskolako gimnasioan, adinaren arabera honako ordutegietan banatuko ditugularik: LH1 eta LH2: 18:30-19:30 LH3 eta LH4: 17:30-18:30 LH5, LH6 eta DBH1: 16:30-17:30 Nagusien taldeari dagokionez, astearte eta ostegunetan izango ditugu entseguak 19:30- 21:00 artean gimnasioan ere. Lehenengo aldiz nagusien taldean hasi […]

Andra Mari jaiekin bagoaz oporretan

Joan den ostegunean ospatu zen Larrabetzun Andra Mari jaiek 2019ko egun handia. Ohitura bihurtu da eguerdian dantza saioa izatea gurean eta azken urteetan Bizkargiko dantzariok izan dugu bertan parte hartzeko aukera. Aurtengoan gainera, Atharratzetik etorritako lagunak gurekin izan ditugu dantzan. Laister izango duzue argazki galeria berria ikusgai. Honenbestez, gure oporraldiari hasiera ere eman diogu. Pare […]

Asturiar milizianoe omenaldia

Atzoko egunez, urterolez, guda garaian jauzitakoak gogoratu genituen Bolunbun. Bertsoak, dantza eta hitz dotoreak jaso ziren aurtengoan ere. Hona hemen BDEren ekarpenaren irudia: